Egunari begirako ohar garrantzitsuak

  1. Oraindik sarrerak ez dituzuenentzat ticketera goizeko 11etan irekiko da. Internet bidez erositako sarrerek ticketera berezia izango dute.
  2. Ez dira pultsera itxiak onartuko.
  3. Segurtasun irizpideengatik, edaririk ezin da eremuan sartu
  4. Errespetua. Herri mugimenduak antolatzen duen eguna da. Bolondresekin antolaturik dago eta errespeta itzazu lanean daudenak.
  5. Euskal unibertsitate euskaldun bat aldarrikatzen den heinean EUSKARA ERABILI! eskatzeko, ligatzeko, erlazionatzeko…
  6. Edozein jarrera edo ekintza sexista ikusten baduzu edo sufritzen baduzu, aktibatu, salatu, laguntza eskatu, erasotzailea identifikatu… JARRERA AKTIBOA IZAN!
  7. Ondo pasa, disfrutau eta…

 Euskal Herriko unibertsitate nazionala eta euskalduna aldarrikatu!!

Posted in Sin categoría | Leave a comment

Garraio publikoa

Eguneko Autobusak

Gautxoriak

Posted in Sin categoría | Leave a comment

Kontuz, badator Arabatakada

ARABATAKADA, UNIBERTSITATE EUSKALDUN ETA HERRITAR BATEN ALDEKO JAIALDIA

Arabatakada ospatzeko 4 egunen faltan badirudi jendea animatzen hasi zaigula sare sozialetan, sarrerak erosten, galderak helarazten… Hemen dituzue azken egunotan argitaratu dituzten hainbat elkarrizketa:

Hamaika TB:

 2012ko maiatzak 04,Ostirala

arabatakadaelkarrizketaBeste urte batez (eta dagoeneko badira bederatzi) Arabatakada ‘motorrak berotzen’ hasi da eta ia-ia prest dago datorren maiatzaren 11an arabar, eta euskaldun gazteak orokorrean, bilduko dituen jaialdia ospatzeko.Kanpuseko ikasleen arteko olinpiadak, herri bazkaria, maketa lehiaketa eta kontzertu eskaintza zabala (EH Sukarra, Gose, Betagarri…) dira unibertsitate euskaldun eta herritar bat eskatzen duen ekimenaren osagaiak. Hau guztiaz mintzatzeko Ane Labaka eta Ioritz Iparragirre Arabatakadako bozeramaileekin egon da Hirinet.

Arabatakada ez da jaialdi hutsa. Zein da egiten duen aldarrikapena?

Arabatakada unibertsitate euskaldun eta herritar baten aldeko jai aldarrikatzailea da. Nahiz eta itxuraz, Euskal Herrian euskal unibertsitateak badaudela ematen duen, errealitatean hori ez da horrela. Gabezia handiak ikusten dizkiogu hezkuntza sistema honi, eta horiek aldatzeko borrokatzea da gure helburu nagusia.

Orain dela bederatzi urte jaio zen. Zein izan da ekimenaren bilakaera? Filosofia bera mantentzen al du?

Beti izan da Kanpuseko ikasle mugimenduaren jaialdia eta beti Unibertsitate euskaldun eta nazionala aldarrikatu du. Hau baita ikasle mugimendua batzen duen aldarrikapena. Jaialdiaren arrakastak berak sortutako tamainak, forma aldetik eraldaketa batera eraman du jaialdia bera. Duela bost urte udalak zein kanpusak baldintza berriak ezarri zituzten jaialdia burutzeko, hala nola kokapena, horrek dakarren guztiarekin.

Horrelako jaialdia ospatzea ez da lan makala. Nola antolatzen duzue egin beharreko lana eta nortzuk osatzen duzue lan taldea?

Arabatakadako lan taldea Gasteizko kanpuseko ikasle mugimenduaren adierazpen ezberdinek osatzen dute. Lan talde ezberdinak daude, hala nola, azpiegitura, komunikazioa, bazkaria, olinpiadak, kontzertua, txandak… Guztietan daude ikasleak. Esperientziagatik eta ikasle mugimenduari laguntza emateko, zenbait ikasle ohi ere aritzen da laguntzen. Zenbait profesionalek ere ematen digute laguntza, betebehar tekniko batzuk existitzen direlako; elektrizitatea, kontratu batzuk legalki erredaktatzeko…

Gose, EH Sukarra, Betagarri, Kaotiko… Zaila egiten zaizue hain kartel zabala ondo lotzea?

Oso zaila, aurrekontua mugatua baita. Eta ikasleon agenda eta taldeen agenda koadratzea oso zaila da. Gainera, beti musika estilo ezberdinak presente egoten saiatzen gara, eta ez da lan samurra.

Finantzazioari dagokionez, nondik lortzen duzue laguntza?

Egun, Arabatakadak, ez dauka inongo diru-laguntzarik, babesa ikasle mugimenduko indarrean topatzen dugu. Boluntarioekin egindako jaialdi autogestionatua da. Ikusten den gainontzeko guztia, dirua kostatzen zaigu, gehiago edo gutxiago hornitzailearen arabera. Udaleko baimena eskuratzeko hainbat betekizun dauzkagu (fidantzak, aseguruak, anbulantzia, larrialdi planak, garbitasuna, komunak, euritik babesteko karpak…), horri diru-laguntza eza gehitzen badiogu, sarrera sinboliko baten beharra daukagu sorturiko gastuei aurre egiteko.

Ekintzen artean, talde gazte berriei aukera bat ematen dien Maketa Lehiaketa antolatu ohi duzue eta saria, hain zuzen, Arabatakadan bertan jotzea da…

Lehengo maketa lehiaketa duela lau urte izan zen. Aurten 20 talde aurkeztu dira. Taldeak nongoak diren ez dugu baloratzen eta ezin dugu nongoak diren baieztatu, beharrezkoa da ordea, taldekide bat Gasteizko kanpuseko ikaslea izatea. Epaimahaia kontzertuetako lan taldea da, talde horrek baloratzen ditu. Talde horrek erabaki behar du taldea gai den kontzertu bat emateko, teknikoki zein beharrezkoa den errepertorioa edukita. Guztiei eskaintzen diegun saria promozioa da, Arabatakadako web-orrian milaka lagun sartzen baitira eta irabazleari jaialdiaren lehenengo kontzertua izatea eskaintzen diogu.katelaweb

Egun horretako giroa aparta izango da, ezta?

Aurreko urteetako jaialdietan giro bikaina izan dugu eta aurtengoan ere ziurtatuta dago. Gure aldarriak ahaztu gabe, festa egun bat igarotzea da antolatzaileon asmoa eta horretarako ezinbestekoak dira giro sanoa eta ona.

Aurtengo parte-hartzearen aurreikuspenik bai?

Zaila da aurreikuspenez aritzea, baina berez iazko zenbaki berdinak errepikatzera eta hobetzera helduko garela uste dugu. Sarrerak Gasteizen bakarrik saltzea erabaki zen, baina aldi berean Internet bidez ere eskuragai jarri ditugu. Sarrerak erritmo bizian saltzen ari gara momentuz, eta oraindik aste bete baino gehiago falta da.

Posted in Sin categoría | Leave a comment

MAKETA LEHIAKETAKO IRABAZLEA

2012ko maketa lehiaketako irabazlea:

ANAI-ARREBAK, ZORIONAK!!!

Posted in Sin categoría | Leave a comment

Bozeramaleekin Solasean

UNIBERTSITATE EUSKALDUN ETA HERRITAR BATEN ALDE BORROKATU DU ARABATAKADAK HASIERATIK

SARRERA: Ane Labaka eta Ioritz Iparragirre dira Arabatakadako jaialdiko bozeramaileak. Gazteak izanagatik ere, arduraz hartu dute halako jaialdi erraldoi baten prestaketa lanen ahots-eramaile lanak egiteko. Arabatakadako webgunea haiekin harremanetan jarri eta hurrengo elkarrizketa egin die.

Astebete baino ez da falta eta jendea urduri dabil Arabatakada hurbil dagoelako. Prestaketa lanak ondo al doaz?

Bai, guztia aurrikusitakoaren erritmo berean doa. Dagoeneko lanik handienak eraman ditugu eta azken muntaiarekin laster hasiko gara. Halako tamaina duten jaialdi guztien antzera, beti agertzen dira arazo txikiak; baina horiek ere beti daude aurrikusita, beraz dena bikain doa.

Arabatakada asko aldatu da urteen poderioz, ezta?

Tamaina aldetik, batez ere, asko aldatu gara. Hasierako arrakastak prebisio guztiak gainditu zituen eta horrek jaialdi guztia birformulatzera eraman gintuen. Lekua aldatu genuen, horrek dakartzan aldaketa guztiekin segurtasun eta muntaia aldetik. Baina funtsean, Arabatakadaren esentzia aldarrikapenean mantentzen da. Unibertsitate euskaldun eta herritar bat behar dugula geroz eta nabariagoa da, eta horren alde egin du Arabatakadak hasiera-hasieratik.

Taldeen kontratazioa zaila egiten al da?

Bai. Alde batetik, oso zaila delako ikasleen eta taldeen arteko agendak bateratzea. Horri gehitu behar diogu estilo ezberdineko taldeak ekartzen saiatzen garela, beraz ez da guztiz erraza egiten.

Kontu ekonomikoak egunean eramatea ere ez da erraza izango.

Egia esan, gastu izugarriak agertzen dira eta denak kubritu behar dira nola edo hala. Segurtasuna, aseguruak, ekipamenduak edota baimenak lortzeak denbora eta diru asko eskatzen du eta, jakina, guk ez dugu zentimorik jasotzen inongo instituzio edo enpresaren partetik. Jende askok kolaboratzen du Arabatakadan, denak bolondres lanetan, eta horrek ere zentzu handia ematen dio jaialdi honi

Autogestioak funtzionatzen duela erakusten du, beraz, Arabatakadak…

Hori da. Autogestioa gogorra izan daiteke ez duzulako elementu indartsuago baten babesik. Baina aldi berean, zeu zara zure buruaren jabe eta hori oso aberasgarria da.

Batzuk hasi dira galdetzen ea sarrerarik geratzen den. Ze berri honen inguruan?

Azken egunetan erritmo bizia hartu dute sarreren salmentek eta egun seinalatua hurbiltzen doan heinean, erritmo hori areagotu baino ez da egingo. Horregatik uste dugu iazko datuak berdindu edo gainditu egingo ditugula. Beraz, inor zalantzan baldin badago, hobe du ahalik eta azkarren joatea sarrera baten bila.

Eta etorkizunerako planez hitz egiten badugu, ze asmo?

Arabatakadak ongi funtzionatzen du eta, zailtasunak agertzen joango direla dakigun arrean, urteekin batera izan duen gorakada mantentzea da  lehen helburu. Ilusio berdinarekin jarraitzen bada, ez dugu zalantzarik epe luzera begira Arabatakadak beste jauzi bat eman dezakela. Baina onena, unean uneko lanekin gozatzea da eta horretan gabiltza orain.

Ze mezu helarazi nahiko zeniekete jaialdiara hurbiltzera doazen guztiei?

Lehendabizi, esango genieke gozatzeko. Ikasturtea bukatzen ari den garai hauetan, asko oraindik azterketetan egongo dira. Horrek ez du esan nahi, ordea, ezin denik disfrutatu; beraz, lehena gozatu. Eta bigarrenik, baina ez garrantzia gutxiago duelako, hurbiltzen diren guztiei esango genieke ez ahazteko Arabatakadaren ariman aldarrikapena ere badagoela eta horrek ematen diola zentzua egun eder honi.

Posted in Sin categoría | Leave a comment

Arabatakadako Kuña

Hona hemen aurtego ARABATAKADArako kuña.

Lagundu gure mezua txoko guztietara zabaltzen!!!!

Posted in Sin categoría | Leave a comment

OHARRA: AURRE JAIALDIA BERTAN BEHERA

Taldeekin egutegia kuadratzeko eta zenbait arazo tekniko direla medio, Antolakuntzatik aurre jaialdia ez ozpatzea erabaki dugu. Ostiralean Maketa lehiaketako irabazlearen berri emango dugu.

 Egun, maketa lehiaketarako epai mahaiak, talde ezberdinen lanak baloratzen ari da. Antolakuntzatik parte hartu duzuen taldeoi eskerrak eman nahi dizuegu eta zoriondu ere, bidali diguzuen materiala azken urteotan jaso dugun onenetarikoa baita.

Posted in Sin categoría | Leave a comment

BAZKARIA

Arabatakada eguneko BAZAKARI HERRIKOIRAKO txartelak salgai daude!!!

Argi izan erosteko momentuan:

BAZKARIKO PULTSERITAK (MOREAK)

    • Bazkaria
    • Kontzertuak

KONTZERTUETARAKO PULTSERITA (BERDEA)

    •  Kontzertuak
Posted in Sin categoría | Leave a comment

SARRERAK ONLINE

SARRERAK ONLINE ESKURATU!

Posted in Sin categoría | Leave a comment

Maketa Lehiaketa

ARABATAKADAko MAKETA LEHIAKETA martxan da eta dagoeneko talde hauen izenak jaso ditugu, badoa zerrenda luzatzen…

·Bertan Bera “Etenik Gabeko Bidean”

    • Musika mota: Punk-Rock
·Nekez “Bizitzaren Iturria”

    • Musika mota: Rock-Metal melodikoa
·Smoking Hil “Gure Ustezko Herria”

    • Musika mota: Powerpop/Rock
·Bolbora “Hezkuntza Irauli”

    • Musika mota: SKA
·Eratu “Apurtu”

    • Musika mota: Rock
·D-Tox “Txema”

    • Musika mota: Punk-Rock
·Haxotz “Haragi eta Hezur”

    • Musika mota: Rock-Metal
·Leire Gotxi “Momentuak”

    • Musika mota: Pop-Rock
·Tooth “Zeus”

    • Musika mota: Post Hardcore-a
·Ultimo Dia “Ke Artean”

    • Musika mota: Rock alternatiboa
·Casus Belli “Agur Eta Ohore”

    • Musika mota: Ska-Hardcore-Punk-Rock-a
·Sueder “Segundu Bat”

    • Musika mota: Rock-a
·Odolaren Mintzoa “Bakarrik ere”

    • Musika mota: Rock-a
·E.T.S-En Tol Sarmiento- “Araban Euskaraz”

    • Musika mota: Ska-Rock-a
·Kraussk “A(r)men”

    • Musika mota: Rock-Metal
·Niketz “Bizi eta Adierazi”

    • Musika mota: Rock
·Morphina“Rock Hiltzaileak”

    • Musika mota: Rock
·Su Etena“Democrazya”

    • Musika mota: Punk-Trash
·Anai Arrebak“Maite zaitut, EZ!!!”

    • Musika mota: Disko-Punk
·Eskean“Arratietik Rock n Rolla”

    • Musika mota: Rock & Roll
Posted in Sin categoría | Leave a comment